viernes, 8 de marzo de 2013

miércoles, 6 de marzo de 2013

Barkatu eragozpenengatik / Perdon por las molestias.

Egitura arazoak direla eta bloga ahal dugun einean egunteratzen joango gara. Barkatu eragozpenak!
Debido a problemas estructurales la actualización del blog se vera afectada. Perdon por las molestias! 

Gazte altxa hasi da iraultza!

Gasteizko herri-sektore ezberdinek marko berri bat sortu dute Elizan burututako gertakarien harira

Helburu komun batzuen borrokatze aldera herri-sektore ezberdinak bildu ditu Gasteizko Gazte Mugimenduak.
Atzo, 2013ko martxoak 13an, Gasteizko Gazte Mugimenduak Martxoak 3ko eliza hartu zuten. Lehenengo helburua elkartasuna eta borroka sustatzeko gune bat sortzea izanik, hein handi batean behar hori asetzea lortu dute.
Jende anitzaren partaidetzaz atzotik aritutako kideen batasunaz marko propio bat osatzea erabaki dute, eredu asanblearioa hizpide. Marko honek Gasteizko herri sektore ezberdinak barnebiltzea du xede, bihar hobeto zehaztuko diren helburu batzuen alde borrokatzeko.
Esan bezala, bihar marko berri horren helburu eta minimoak finkatuko dira. Arratsaldean zehar proposamen bat garatuko dute, 20:00etako asanblada orokorrean aurkeztu, eztabaidatu eta finkatu ahal izateko.

Funtzionatzen hasteko Gazte Mugimenduak lan-taldeak finkatu ditu:

Sortu berria den markoaren minimoak ezarri aurretik funtzionatu ahal izateko, Gazte Mugimenduak lan-talde batzuk finkatu ditu funtzionatzen hasi ahal izateko.


Astindu: kalean presentzia izateko helburua dauka honek (pankartak, kaleko ekimenak, e.a.)

Komunikatu: sarean eta prentsan presentzia izateko helburua dauka honek (bideoak, kartelak, prentsa-oharrak, …).

Harremandu: eragile ezberdinekin kontaktua mantentzeko helburuarekin.

Azpiegitura: elizan irauteko behar logistikoak zihurtatzeko helburua dauka honek.

Antolatu: gainontzeko lan-taldeak koordinatzeko helburua.

Egitaraua: elizan egonaldia irauten duen bitartean bertako ordutegiak kudeatzeko.


Martxoak 3a Gasteizen.










AGUR ETA OHORE!



La persona muere pero las ideas y el poder del pueblo vive!
Hasta siempre comandante!