martes, 26 de febrero de 2013

Martxoak 3-ko sindikatuen manifestazioa.

  Duela 37 urte, 1976ko martxoaren 3an, langileriak Euskal Herrian inoiz jasan duen erasorik latzena jasan zuen. Greban zeuden langileak eliza batean bildurik zirenean, espainiar polizia armatuak jendea irtenarazteko asmoz erakina gaseztatu eta irteten hasi zirenean tiroka hasi eta bost langile erahil eta ehundik gora zauritu zituzten. Egun latz hori gogora ekarri eta hildako 5 langileen omentzeko datorren Martxoaren 3an, ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS eta sindikatuek deituta, ekitaldia egingo da Gasteizko Martxoak 3 Plazan (Zaramaga), goizeko 12:00etan.