martes, 25 de septiembre de 2012

Murrizketak salatzeko Amurrioko Lanbide bulegoa okupatu dute

aiaraldea.com
Ikasle Abertzaleakek deituta ehundaka ikaslek egin dute greba eskualdean gaur. Eguerdian, Amurrion elkartu dira  gazteak, eta hainbat ekimen egin dituzte. Besteak beste, Espainiar gobernuak ezarri nahi dituen murrizketak direla-eta, PPko egoitzaren aurrean miseriara kondenatzen dituztela salatu dute. Bestalde, 50lagunek Lanbideko bulegoa okupatu dute.  Herriko plazan egindako kontzentrazioan irailaren 26ko greba orokorrean parte hartzeko deia luzatu dute.