jueves, 20 de septiembre de 2012

Irailak 26 Gazte grebara, zurea da etorkizuna!!


Urte luze bat izango dugulakoan gaude, baina nonbaitik hasi behar gara, eta
horretarako, hurrengo larunbatean, irailak 22, sindikatuek eta herri mugimenduek hiriburu desberdinetan manifestazioak antolatu dituztenez, gu ez gara geldirik geratuko, eta Gazteon presentzia potentea adierazteko GAZTE BLOKE ZARATATSUA antolatu du Gasteizko Gazte Mugimenduak, arratsaldeko 18:30tan Iparraldetik (Zaramagako txosnak) "Murrizketei Ez!" esateko, eredu kapitalista errepresiboari aurre egiteko eta greba orokorrerako eta hurrengo grebetarako motorrak berotzen joateko; Gasteizen, Andra Mari Zuriaren enparantzatik ateratzen den manifestazioarekin bat egiteko.
Ondo entzun gaitzaten, nazkatuta gaudela ondo aditzeko, txiribituarekin joatea eskatzen da edota zarata sortzen duen beste edozerrekin, zaratsuagoa izateko, gobernu ta kapitalista guztiek gazteria entzun dezaten.
GUREA DA ETORKIZUNA, GAZTE!
ANIMATU ETA ZABALDU!