lunes, 17 de septiembre de 2012

Hasi da iraultza!

Etsaiak dio etorkizun latza datorrela, murrizketa garaiak direla, langileon lanpostuak mantentzeko eskubideei uko egin beharko diegula, bake soziala mantentzeko legeak gogortuko dituela... Etsai berdinak,  emakume izateagatik baztertu gaitu,  komisaldegi ezberdinetan torturatu gaitu,  gazte ta errebelde izateagatik espetxeratu,  espekulatzaile zikinek kale gorrian utzi ere, etorkina izateagatik kanporatu, aldarrikatzeagatik jipoitu... Bitartean, manifestatzeko eskubidea dugula diote.
Nahikoa da! Guk argi daukagu, erabaki duguna! Amorrua antolatzeko garaia da, borroka garaia da! Nahiz eta batzuk isislarazten saiatu diren, Gasteizen barrikadak sutan daude jada,  banketxe ezberdinak harriaktuta esnatu dira, kapitalisten interes ezberdinak txikitu dira...
Bestelako gizartea eraiki behar dugu,  eta matxinadan etsaiak erraz ulertuko duen mezua zabalduko dugu,  barrikadek kaleak bitan banatzen dituzten bitartean. Sistema honetan etorkizunik ez badugu, sistema suntsitu dezagun. Langileok beldurra galduz gero, edozer lortu baitetzakegu!

ANIMO BARRIKADETAN IKUSIKO GARA!