martes, 26 de enero de 2010


OTSAILAK 6 ZAPATUA, MAKROESPETXEEN KONTRAKO MANIFA
EZ ZABAIAN, EZ ZUBIETAN EZ INON

GASTEIZEN, 19.00TAN SAN ANTON ENPARANTZATIK.

ANTOLATZAILEAK: Salhaketa-Araba, ekologistak martxan gasteiz, gizabidea, etxerat, autodefentsa, Añanako Inurriak eta Makroespetxeen Aurkako Plataforma

----------

EL 6 DE FEBRERO, SÁBADO MANIFA CONTRA LAS MACROCÁRCELES
NI EN ZABALLA, NI EN ZUBIETA NI EN NINGUNA PARTE

EN GASTEIZ, A LAS 7 DE LA TARDE DESDE LA PLAZA SAN ANTON

ORGANIZAN: Salhaketa-Araba, ekologistak martxan gasteiz, gizabidea, etxerat, autodefentsa, Añanako Inurriak eta Makroespetxeen Aurkako Plataforma


Arrasateko Des-kontrol taldeko kideak jipoitu zituzten Barakaldon.

Gara, Barakaldo * E.H
Des-kontrol taldeak Barakaldoko San Bizente jaietan jo behar zuen ostiralean Noizer eta Porco Bravoren ostean. Kontzertua, ordea, bertan behera gelditu zen sei taldekideek, soinu teknikariak eta eurekin zihoan lagun batek jaso zuten jipoiagatik. Taldeko zenbait jarraitzaile ere kolpekatu zituzten.
Kontzertura hurbildutako hainbat testiguk Garari kontatu ziotenez, «horretara joandako» hirurogei pertsona inguruk egin zieten eraso burdinazko bate eta ukabil amerikarrekin. Taldekide bat San Eloy ospitalera eraman zuten udaltzainek buruan zuen ebakiagatik artatu zezaten. Zortzi puntu eman behar izan zizkioten eta, antza denez, buruko odol-hodi bat lehertuta dauka. Beste bati besoa hautsi zioten eta gainerakoek kolpeak eta ostikadak jaso zituzten. Olga Santamaria Barakaldoko Hiri Segurtasunerako zinegotziak adierazi zuenez, «oso azkar gertatu zen dena, udaltzainak iritsi zirenerako ez baitzegoen ezer».
Des-kontroleko kide batek honela azaldu zuen ostiralean bizitakoa: «18.30ean soinu proba egin eta 21.30 aldera afaltzera joan ginen. Bat-batean tipo batzuk etorri zitzaizkigun esanez gure furgoneta inguruan 40-60 pertsona zebiltzala eta itxura txarra hartzen ziotela». Haranzko bidea hartu zuten orduan. «Taldeka bilduta, hogeinaka bezala ikusi genituen». Orduan etorri zen lehenengo kolpea: «Bat-batean tipo bat atzetik etorri zen burdinazko porra batekin eta buruan, loki gainean kolpe bat eman zion bati. Hau lurrera erori zen eta guztioi eman eta eman hasi ziren, lurrean ginela bota militarrekin buruan ostikoak emanez».

«Faxistak eta naziak»
Antza denez, «faxistak eta anbiguoak» izatea egozten diete musikari hauei. «Hartu gure letrak, gure historia irakurri, zein kontzertutan hartu dugun parte, eta uste dut argi dagoela ez garela inola ere anbiguoak. Disko bat ere atera genuen -«Hipokrisia eta Faxismoaren aurka»- eta Barricadako jendeak, Garik, Fermin Muguruzak eta Xabier Silveirak hartu zuten parte. Uste dut argi gelditu zela», esan zuen taldekideak. Salaketa jarri dute eta, lesioetatik osatutakoan zein neurri hartu pentsatuko dutela adierazi dute.
San Bizenteko jai batzordeak ere publikoki salatu nahi izan zuen erasoa. «Gertakari hauen inguruan zeuden pertsonak arriskuan jarri eta taldeko partaideak larriki zauritu zituzten (...). Era berean, talde honekin erlaziorik ez zeukaten pertsonei ere eraso egin zieten. Horrez gain, gertakari honek, inguruko tabernetan eragin zuzena izan zuen. Horregatik, San Bizenteko jai batzordeak, ez du pertsona talde horren jarrera ulertzen, ezta alternatibarik planteatu ez izana ere».

DES-KONTROLEN KOMUNIKATUA.

Ostiral gauean Barakaldon jazotako gertaeren aurrean Des-Kontrol taldeak honako hau jakinarazi nahi du:
Orain dela bizpahiru aste ezezagun batzuek San Vicente auzoko jai batzordera jo zuten Des-Kontrol taldearen kontzertua bertan behera uzteko esanez. Antolatzaileak zalantzan egon ziren zer egin, baina, gerora, aurrera egitea erabaki zuten. Guri ere galdetu ziguten, eta kontzertua egitearen alde agertu ginen.
Afaltzen geundela, antolatzaile batek jakinarazi zigun txosnagune inguruan 50 bat pertsona zain genituela taldekoei kontra egiteko asmoz. Ez genuen sinistu horrenbeste izango zirenik, eta are eta gutxiago gu erasotzeko asmotan etorriko zirenik. Bakarrik probokatzera etorri zirela pentsatu genuen. Txosnagunera joateko korridore antzeko baten aurkitu genituen eta han gutako bati zuzendu ziren. Berak ezer esan aurretik, atzetik burdin barra batekin buruan jo zuten eta lurrera jausi zen. Jarraian, besteoi gauza bera egin ziguten. 50 bat izango ziren, batzuk aurpegia estalita, burdinazko barrekin, botilekin, ukabil amerikarrekin, ostikadak lurrean geundela... Oso azkarra izan zen guztia, eta oso ondo planifikatuta zuten guztia. Gainera, gero konturatu ginen kontzertuko beste sarreran ere beste batzuk zain zeudela erasotzeko eta haiei laguntzeko.
Batzuk anbulantzian eraman gintuzten eta beste batzuk bere kabuz jo genuen ospitalera. Han ezezagun horiek erasotu zituzten laupabost gaztetxo zeuden. Gazte horiei eta haien senideei elkartasuna adierazi nahi diegu. Gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen ditugu. Eta, bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu une larri horietan lagundu gintuztenei ere; beraiek badakite zeintzuk diren.
Atenditu gintuzten osasun zerbitzuek ohartarazi ziguten buruan jasotako kolpeetako asko min oso larria egiteko puntu zehatzetan izan zirela. Taldekideetako batek zortzi puntu ditu buruan; beste batek lau puntu buruan eta mokorrean zauri handi bat; hirugarren batek bi puntu buruan, kolpea sudurrean eta ubeldurak begian eta atzamarretan; laugarrenak eskua apurtuta, zauriak lepoan eta belarrian eta kolpe ugari bizkarrean; eta bosgarrenak kolpeak ditu gorputz osoan.
Jendeak gertatutakoa jakitea nahi dugu, honek ez dauka izenik; eta laster erabakiko dugu eraso honen aurrean zer egin. Une honetan erasoa epaitegietan dago.
Des-Kontrolek ez du ezer Herri Norteren aurka, baina ziurtasunez dakigu erasotu gintuztenok Herri Norte barruan daudela.
Guk ez daukagu ezer justifikatzeko. Gure jarrerak eta konpromisoak egunerokotasunean erakusten dute hori. Justifikaezina eta epaitu beharrekoa da erasotzaile horien jarrera.

Des-Kontrol. 2010eko urtarrilaren 25ean. Arrasaten.

COMUNICADO DE DES-KONTROL.
Ante los hechos acontecidos el viernes por la noche en Barakaldo, Des-Kontrol quiere hacer saber lo siguiente:
Hace dos-tres semanas unos desconocidos se dirigieron a la comisión de fiestas de San Vicente de Barakaldo diciéndoles que suspendieran el concierto de Des-Kontrol. Los organizadores estuvieron dudando, pero posteriormente decidieron seguir para adelante. Nosotros también fuimos consultados, pero mostramos nuestra disposición a tocar.
El día del concierto, uno de los organizadores nos avisó que había unas 50 personas con actitud amenazante fuera. No pensamos que serían tantos ni que tuvieran intención de atacarnos. Pensamos que vinieron sólo a provocarnos. Los encontramos en una espacie de pasillo antes de las txosnas. Se dirigieron a uno de nosotros y antes de nada le dieron con una barra de hierro en la cabeza. A continuación, nos hicieron lo mismo al resto. Eran unos 50, algunos encapuchados, con barras de hierro, botellas, puños americanos, patadas en el suelo… Fue todo muy rápido y estaba todo muy bien planificado. Además, luego supimos que había más gente en la otra entrada al recinto para atacarnos o ayudarles.
A algunos nos llevaron en ambulancia y otros fuimos por nuestro propio pie al hospital. Allí había cuatro o cinco jovencitos que también los habían agredido esos desconocidos. Queremos mandar nuestro apoyo a esos jóvenes y a sus familias, y les invitamos a que se pongan en contacto con nosotros. De la misma manera, queremos agradecer a aquella gente que nos ayudó en esos jodidos momentos. Ellos ya saben quienes son.
Los médicos que nos atendieron nos advirtieron de que los golpes hechos en la cabeza iban dirigidos a hacer el mayor daño. Uno de nosotros tiene ocho puntos en la cabeza; otro tiene cuatro puntos en la cabeza y una herida en la cadera; un tercero tiene dos puntos en la cabeza, un golpe en la nariz y moraduras en ojos y dedos; un cuarto tiene la mano rota, heridas en el cuello y oreja y golpes en la espalda; y el quinto tiene golpes en todo el cuerpo.
Queremos que la gente sepa lo ocurrido, esto no tiene nombre; y pronto decidiremos cómo responder ante este ataque. En estos momentos la agresión está en los juzgados.
Des-Kontrol no tiene nada en contra de Herri Norte, pero sabemos con seguridad que los que nos atacaron son una facción que está dentro de Herri Norte.
Nosotros no tenemos nada que justificar. Nuestra actitud y compromiso lo muestra en el día a día. Lo que es injustificable y hay que juzgar es la actitud de estos agresores.

viernes, 1 de enero de 2010

Hona hemen orain arte egindako ekintzak:

2009/11/11

Carlos Palomino antifaxistari omenaldia egin genion kontzentrazio eta Gasteiztik zehar oroimeneko kartelak ipiniz.




2009/11/20

Kontzentrazio antifaxista gauzatu genuen.




2009/12/08

Aitor Zabaletaren oroimenean egindako ekintza gasteizen.



Gasteiz faxismoaren kontra!